XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolako zerbait?, esan zuen Franek.

Budek zerbait ekartzeko esan al dizu?

Nik zer dakit bada?

Ez dut ideiarik ere.

Soinak goratu eta begirada hura bidali zidan.

Lehenago ere aditua zidan Budi buruz hitzegiten.

Baina ez zuen ezagutzen eta ez zuen ezagutzeko interesik.

Botila bat ardo eraman genezake, esan zuen.

Baina berdin zait.

Zergatik ez duzu ardoa eramaten?

Burua astindu zuen.

Ile luzeak atzera eta aurrera egin zion sorbalden gainean.

Zertarako behar dugu beste inor? esaten ari zela zirudien.

Batak bestea daukagu.

Zatoz hona, esan nuen.

Niganantz mugitu zen besarka nezan.

Fran ogi pusketa bat da.

Bizkarretik jaisten zaion ile horaila du.

Ile xerlo bat hartu eta usnatzen hasi nintzaion.

Eskua haren ilez bildu nuen.

Besarkatzen utzi zidan.

Aurpegia ilean murgildu nion eta beste apur batez besarkatu nuen.

Batzuetan, ileak enbarazo egiten dionean, heldu eta sorbalda gainetik atzerantz bultzatu behar izaten du.

Sutan jartzen da.

Hau ilea, esaten du.

Arazoak besterik ez dizkit ekartzen.

Franek esnetegi batean egiten du lan eta ilea motots batean bildu behar izaten du lanera doanean.

Gauero garbitu behar izaten du, eta gero zepilatu telebistaren aurrean eserita gaudenean.

Noiz edo noiz moztearekin mehatxatzen du.

Baina ez dut uste horrelakorik egingo lukeenik.

Ondo baitaki oso atsegin dudala.

Ondo daki xoratzen nauela.

Esaten diot ilearengatik maitemindu nintzela berataz.

Esaten diot agian ez nukeela gehiago maiteko moztuko balu.

Alditan Suediarra esaten diot.

Eta edonork har lezake suediartzat.

Elkarrekin ematen genituen arrats haietan ilea zepilatzen zuen eta ozenki desiratzen genituen ez geneuzkan gauzak.

Auto berri bat nahi genuen, hura zen desiratzen genuen gauzetako bat.